Confebaskeko lehendakaria, Kazetarien Euskal Elkargoak emakume kazetariekin antolatutako topaketan

  • Topaketak Euskadiko komunikabide nagusietako hogei kazetari inguru bildu zituen
Confebask

Confebaskeko lehendakaria, Tamara Yagüe, lehenengo lerroaren erdian, topaketa hasi baiño lehen (Argazkia, Confebask)

2024-02-01

Confebaskeko lehendakari Tamara Yague Euskal Kazetarien Elkargoak antolatutako topaketa batera gonbidatu dute. Amaia Goikoetxea Elkargoko lehendakariak eta Amaia Fano dekanoordeak hogei bat emakume kazetari elkartu zituzten, iritziak trukatu eta solasean aritu ziren Confebaskeko lehendakariarekin.

Parte hartu zuten profesionalen artean, komunikabide hauetan lanean diharduten kazetariak izan ziren: El Correo, DEIA Grupo Noticias, Berria, RTVE, EiTB, Europa Press eta EFE, Onda Cero, VK komunikazio agentzia, eta komunikazioaren eta enpresaren hainbat sektoretako beste profesional batzuk.

Confebaskeko lehendakari Tamara Yaguek euskal enpresak epe labur eta ertainerako lantzen ari diren ikuspegi nagusiak aurkezteko aprobetxatu zuen, baita agertzen ari diren erronka eta aukerez hitz egiteko ere.

Topaketa giro atseginean igaro zen, eta euskal enpresari eta komunikabideei lotutako gaiei buruzko ikuspuntu desberdinak trukatzeko aukera ere eman zuen.