Noël D´Anjou Confebaskekin bildu da Euskadiko enpresa erakundeek Euskadiko legealdi honetarako dituzten erronkak eta jardun-ildoak ezagutzeko
06-09-2024
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak lehen bilera egin du Confebaskekin, eta bilera horretan Euskal Enpresarien Konfederakuntzak datozen lau urteetarako aurreikusten dituen erronkak eta jardun-ildoak ezagutu ahal izan ditu, Tamara Yagüe erakundeko presidentearen eta Asís Canales presidenteordearen eta Confebaskeko fiskal batzordearen presidentaren eskutik. Eusko Jaurlaritzako arduradunekin jorratutako gaien artean fiskalitatea egon da. Bi aldeak bat datoz, Batzar Nagusiek onartu ondoren, hartuko diren neurriek lagundu beharko dutela Euskadiren lehiakortasuna indartzen eta hazkunde ekonomikoa sendotzen. Sailburuak adierazi du, gainera, neurri fiskalek euskal erakundeen politika publikoak garatzeko behar besteko finantzaketa bermatu beharko dutela.




