"Gaur egungo 4.0 testuinguruan langileen parte hartzea naturala da, elkarren arteko lankidetza eta konfiantza proiektu bezala sortu den enpresa batean"

02-05-2018
Pasa den astean Madrilen CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin batera "Langileen parte hartzea enpresetako gobernu korporatiboan" izenburuarekin ospatutako mintegian, Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko zuzendari Jon Bilbaok ideia hau defendatu zuen: "gaur egungo ekonomia eta 4.0 enpresa inguruneetan, enpresa eredu klasikoak, hierarkikoa eta opakoa dena, non batzuek agindu eta besteek men egiten duten, eta pertsona soilik kolektiboaren osagai bat gehiago den, sinpleki kolapsora darama: edo partekatua den zerbaiten gisa ulertzen dugun enpresa proiektu batean lankidetzan dihardugu, edo, sinpleki, desagertzen gara".

“Enpresa seguru eta osasungarriagoa eratzea enpresa hobea eraikitzea da, errentagarriagoa eta iraunkorragoa

26-04-2018
SEGURMANIAren bihileroko buletinean emandako elkarrizketa batean – Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideen egitasmo bateratua da, Osalanekin lankidetzan, Laneko Arriskuen Prebentzioaren zabalkunderako -, Iberdrolako Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko zuzendariak azpimarratu duenez, konpainiarentzat “segurtasunaren irizpidea lehentasunezkoa da, gure erakundetan gauzak eta lana egiteko modua baldintzatzen baitu, eta kudeaketaren arlo guztietan etengabeko hobekuntza sustatzen baitu. Laneko arriskuen prebentzioa funtsezko aldagaia da, orain, gaur bertan, gure etorkizuna eratzen doana”.

Confebaskek Osalanen 25. urteurrenean parte hartu du, laneko istripu hilgarriak %50 murriztu eta 90eko hamarkadatik beheraka doazela egiaztatuta.

23-04-2018
Laneko istripu hilgarriak eta baja eskatzen duten istripuak %50 baino gehiago murriztu dira 90eko hamarkadako batez bestekoarekiko, Osalanen datuen arabera. Datuok Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako kontseilari Maria Jesus San Josek eman ditu gaur goizean, Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuaren 25. urteurreneko ekitaldian. Are gehiago, eta gertuagoko datuei erreparatuz -2000tik-, urteurreneko ekitaldirako prestatuko bideo instituzionaleko alokuzio batean, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok azpimarratu duenez, "Segurtasunari eta Osasunari dagokionez, Euskadiko enpresen ahalegina eta botere publikoen sentsibilitatea hain garrantzitsua izan dira, eragin maila murriztea ahalbidetu dutela.

"Lanbide Heziketa Unibertsitatea bezain aukera duina da, baina eskaera handiagorekin"

23-04-2018
Pasa den igandean argitaratutako elkarrizketa batean, Roberto Larrañagak adierazten zuen "Lanbide Heziketari azken urteetan ematen ari zaion bultzada emaitzak ematen ari dela - hor daude matrikulazio datuak -. Gaur egun Lanbide Heziketa Unibertsitatea bezain aukera duina da, baina eskaera handiagoarekin. Confebaskeko lehendakariak gaurkotasuna duten beste gai batzuk ere jorratu ditu, besteak beste, CCOO Euskadiren irteera iragarria Elkarrizketa Sozialeko Mahaitik: "ez dugu ulertzen inor haserretu daitekeenik Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatzeagatik euskal enpresek 2018-2020 epemugan eskainiko dituzten 100.000 enpleguetatik bakar bat ere bete gabe gera ez dadin".

Euskal parlamentarien ordezkaritza batek CAF bisitatu du Beasainen, Confebask eta Adegiren eskutik

20-04-2018
Parlamentarien ordezkaritzari, Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako lehendakari Kerman Orbegozo izan delarik buru, CAFeko goi zuzendaritzak egin dio harrera, bertan egonik Andres Arizkorreta lehendakaria, Juan Gastesi Giza Baliabideetako zuzendaria, eta Eragiketa, Negozio eta Teknologia, Ekonomiko Finantzario eta Estrategia departamentuetako arduradunak. Confebaskeko eta Adegi erakunde kideko ordezkaritza, berriz, bakoitzaren zuzendari nagusiek gidatu dute: Eduardo Aretxaga eta Jose Miguel Ayerza.