Enpresentzako kreditua %11,8 hazi da, eta kreditua emateko tasak minimoetan mantentzen dira
30-11-2020
Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz argitaratzen duen Newsletterraren azken zenbakian irakurri daitekeenez, irailera arte konpainiei emandako kreditu berria %11,8 hazi da, pandemian zehar enpresak finantzatzeko beharrak asetzeko martxan jarritako likidezia lerroek bultzatuta. Hazkundea batez ere pandemiaren hasieran kontzentratu da, eta azken hilabeteetan apaldu egin da. Kredituaren prezioari dagokionez, enpresa txiki eta ertainak zein enpresa handiak kontuan hartuta, minimoetan jarraitzen du, eta Europako homonimoek bezala ordaintzen dute, nahiz eta, batez beste, urte baterako maileguetan, enpresa handiek 0,47 puntu gutxiago ordaintzen duten enpresa txiki eta ertainek baino. Eta enpresen berankortasunari dagokionez, tasa %4,9ra jaitsi da, baxuena izanik 2009tik.



