Euskal enpresen kopuruak gora egin du otsailean, baina pandemia aurretik baino mila gutxiago daude oraindik

  • Confebasken txostenaren arabera, pandemiaren unerik okerrenean galdu zirenen %50 baino ez da berreskuratu
Confebask

2022-03-15

Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz egindako azken txostenean zehazten den bezala, otsailean hobera egin da iazko hilabete berdinarekin alderatuta, 418 konpainia gehiago erregistratu baitira EAEn. Horrenbestez, euskal enpresen guztizko kopurua 57.842 da, duela urtebete baino %0,8 gehiago.

Hala ere, guztizko hori pandemiaren aurretik, 2020ko otsailean, zegoen zifrara iristetik urrun dago oraindik. Izan ere, Euskadin Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua ordukoa baino 1.051 txikiagoa da oraindik. 2020ko apirileko minimotik, %50 baino ez da berreskuratu.

2020ko otsailarekin alderatuta, jaitsierarik handiena Zerbitzuetan izan da (-%1,7 eta 781 enpresa gutxiago), ondoren Industrian (-%3,4 eta 223 enpresa gutxiago) eta Eraikuntzan (-%0,6 eta 30 enpresa gutxiago).

Estatuarekin konparatuta, covid-19aren aurreko mailatik, Euskadin enpresen murrizketa handiagoa izan da (-% 1,8) estatu osoan baino (-% 0,8).

Autonomoen kopuruari dagokionez, otsaila aurreko urteetako hilabete berdina baino okerragoa izan da. 14 pertsona gutxiago daude, eta guztira 168.882 autonomodaude Euskadin. 2020ko otsailarekin alderatuta, 1.363 autonomo gutxiago daude (-%0,8), eta pandemiaren unerik okerrenean erregistratutako bajen %4 berreskuratu dira.

Azkenik, 2021ean 261 euskal enpresa sartu ziren konkurtsoan, 2020an baino %4,4 gehiago, urteko laugarren hiruhilekoan urte arteko terminoetan %20,3 jaitsi ondoren. Sektoreka, Eraikuntza izan da 2021ean konkurtsoan sartutako enpresen kopurua gehien hazi den sektorea, %35,7.