"Epe luzeko langabezia murrizteko funtsezko faktorea enpresen beharretara egokitutako prestakuntza da"

  • Lanbidek argitaratutako azken langabezia eta enplegu datuei buruzko Confebask-en balorazioa
Pablo Martín

2025-03-04

Azken hilabetean Euskadik 3.391 afiliatu berri gehitu ditu, iazko hil berean baino mila gutxiago. Guztira, joan den hilabete amaieran 1.017.897 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan. Halaber, otsailean langabezia 908 pertsonatan murriztu da, eta Lanbideko bulegoetan guztira 108.453 langabe erregistratu dira.

Datu hauen harira, Confebaskeko Ekonomia arduradunak, Pablo Martínek, adierazi duenez, “epe luzeko langabeziari eta kualifikazio baxua duten langabeei irtenbidea emateko, funtsezko faktorea prestakuntza da. Beharrezkoak dira enpresen beharrei egokitutako prestakuntza-politikak, horrela pertsona horien lan-merkatuan sartzeko aukerak areagotzeko”.

Confebaskeko ordezkariak azpimarratu duenez, langabeen profila aztertzean, “ikus daiteke langabeen zati handi batek kualifikazio-maila nahiko baxua duela, eta nahiz eta politika horiek garatzea zaila izan, ezinbestekoa da pertsona horiek lan-merkatuan sartzea bultzatzeko”.

Ildo horretan, Pablo Martínek adierazi du Confebaskek harreman etengabea duela Hezkuntza agintariekin eta Lanbideko arduradunekin, enpresek prestakuntza eta kualifikazio arloan dituzten beharrak helarazteko.

-----------------------------

CONFEBASKi BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.