“Goitik erortzea da, oraindik ere, lan inguruneko istripu larri eta hilgarrien arrazoi nagusietako bat”

23-12-2025
Segurmaniak, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta SEA lurralde erakundeek Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesarekin sustatutako ekimenak, Euskadin prebentzioaren kultura bultzatzeko erreferentziazko gaiak lantzen jarraitzen du. Oraingoan, Segurmaniak altuerako eraikuntza lanei buruzko erreportaje zabal bat ondu du. “Goitik erortzea da, oraindik ere, lan inguruneko istripu larri eta hilgarrien arrazoi nagusietako bat. Urtero, dozenaka pertsonak bizia galtzen dute edo lesio larriak izaten dituzte altuerako istripu baten ondoren. Gertakari horiek kasu askotan saihesgarriak dira, eta gogorarazten digute altueran lan egiteko beharrezkoa dela formazioa, teknika eta, batez ere, prebentzio kultura sendoa”.

Confebaskek aurreikusi du Euskadin 2026an BPGa %2,1 igotzea, enplegu apur bat gutxiago sortzea, eta industria izatea dinamikarik txikiena duen sektorea

18-12-2025
Confebaskek %2,1eko hazkundea aurreikusten du euskal ekonomian 2026rako, baina aurreikuspena zenbait arriskuren mende dago, eta horien bilakaerak markatuko du azkenean hazkundea, %1,7 eta %2,6 arteko urkila batean. Nolanahi ere, aurreikusita dago euskal ekonomiaren hazkundea Espainiako ekonomiarena baino pixka bat beherago egotea, baina argi eta garbi eurogunekoaren gainetik. Sektoreka, 2026an, industria izango da berriro dinamikarik txikiena izango duena, 2025arekin alderatuta hobera egingo badu ere, betiere Alemania eta Italia bezalako herrialdeetan susperraldia berresten bada. Inbertsioari dagokionez, antzera mantenduko da, baina maila baxuagoetan, Europako funtsak amaitu direlako. Kanpo sektoreari erreparatuta, 2026an berriro ere ekarpen negatiboa izango du, baina aurtengo zifra hobetuta.

Azaroan hazkundea izan arren, Euskadin duela urtebete baino enpresa gutxiago daude oraindik

11-12-2025
Confebasken azken txostenean zehazten denez, azaroan Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 57.640 izan zen, urrian baino 207 gehiago. Hazkunde zifra hori, aurreko hilarekin alderatuta, ohikoa baino handiagoa bada ere, urte arteko konparazioan (2024ko azaroa) konpainia gutxiago daude erregistratuta oraindik (-%0,4). Euskadin, urte arteko murrizketa hori, gainera, ez dator bat estatu osoko egoerarekin, non Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopurua, iazko azaroan zegoenarekin alderatuta, +%0,3 igo baita.

“Ziurgabetasun eta arrisku etengabeko jokaleku honetan, euskal enpresak erreakzionatzen jakiten ari dira”

05-12-2025
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak mahai inguru batean parte hartu du gaur, Angela de Miguel Cepymeko presidentearekin eta Lorenzo Amor ATA Estatuko Autonomoen kolektiboko presidente eta CEOEko presidenteordearekin batera. Tamara Yaguek bere hitzaldian berretsi duenez, nazioarteko eta tokiko egungo egoeran “ziurgabetasun eta arrisku etengabeko jokaleku” bat aurkitzen dugun arren, “euskal enpresak erreakzionatzen jakiten ari dira”. Confebaskeko presidenteak absentismoa aipatu du ere, hau da, gaixotasun arrunten ondoriozko bajak. "Ezin dugu alde batera utzi hori arazo bat dela. Garrantzitsua da gizarte osoaren konpromiso kolektibo bat lantzea arazoari amaiera emateko, izan ere, funtsezko alderdi bati eragiteaz gain, hau da, pertsonen osasunari, enpresei lehiarako desabantaila handia dakarkigu”.

“Etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiteko, gizartearen laguntza ere behar dugu”

04-12-2025
“Bizitzea egokitu zaigun garai honetako erronka handiei erantzuteko gaitasuna dugu. Eta, berez, euskal enpresak inbertsio gehiagorekin eta enplegu gehiagorekin erreakzionatzen ari gara,.. guztiok ezagutzen ditugun zailtasunak gorabehera. Arrakastarako, ordea, laguntza behar dugu: instituzioena –dagoeneko badugu–, eta gizartearena –ez dugu hainbeste–. “Batzuetan, enpresok Euskadiko erakunde sindikal batzuen –baita Estatuko erakunderen batena ere– aurkako giro nabarmena sumatzen dugu, eta, benetan, ez dut uste horrelakorik merezi dugunik”. Tamara Yague Confebaskeko presidenteak gaur Europa Tribuna Euskadi Forumean egiten dituen adierazpenetako batzuk dira.