“Hazkundearen aurreikuspena % 2 inguruan mantentzen dugu urte honetarako, lau ardura nabarmenduta: AEB, industriaren hauskortasuna, absentismoa eta talentu falta”
17-07-2025
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak prentsaurrekoa eman du erakundearen urteko Kontseilu Nagusia elkartu ondoren, euskal enpresak kezkatzen dituzten gaiez duen iritzia jakinarazteko. Bere hitzaldian, urte honetarako BPGaren hazkunde aurreikuspena %2 inguruan mantentzen dela nabarmendu du, baita dauden milioi bat kotizatzaileei eusteko adina enplegu sortuko dela ere. Aitzitik, hainbat arrisku faktore aipatu ditu, euskal enpresa sarearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna mehatxatzen dituztenak. Ildo horretan, Tamara Yaguek industria sektorearen ahulezia gero eta handiagoaz ohartarazi du, zerbitzuen eta eraikuntzaren dinamismoarekin alderatuta. “Muga zergen gerra eta Europako batasun falta eragin negatiboa izaten ari diragure enpresa industrialetan”, adierazi du.