“Euskadin, aurten, 11 errenta itun sinatu ditugu sindikatuekin, eta beste 18 hitzarmenetarako negoziazio mahaietan gaude”
12-09-2022
Radio Euskadin (EiTB) egindako elkarrizketa batean, Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak gezurtatu egin du Euskadin enpresak negoziazio kolektiboa blokeatzen ari direla soldatak igotzeari uko egiten diotelako. Aretxagak gogorarazi duenez, Euskadin, 2022an bertan, “gure erakunde kideek –Adegi, Cebek eta SEA– 11 errenta itun sinatu dituzte dagoeneko 2022an, eta, negoziatutako hitzarmenen ondorioz, soldatak %5 inguru ari dira igotzen batez beste, estatuan baino bi aldiz gehiago. Gainera, 18 hitzarmenetan ari gara negoziatzen. Beraz, argi dago guk errenten itunaren alde egiten dugula”. Confebaskek –jarraitzen du zuzendari nagusiak– "beti akordioaren alde egiten du, eta ez du inoiz esan ez dituela soldatak igo nahi. Beste gauza bat da, enpresaren bideragarritasuna arriskuan jartzen duten neurriz kanpoko eskaerak badaude, ezinezkoa dela akordioak lortzea”.