Ia mila enpresa gehiago zeuden Euskadin irailean, baina iazko aldi berdinean baino gutxiago, laugarren hilabetez jarraian
11-10-2022
Euskadiko enpresa kopurua 962rekin hazi zen irailean, eta 57.613 dira guztira. Horrek irailerako ohikoa denarekin bat egiten duela esan daitekeen arren, iazko hilabete berdinean baino hazkunde txikixeagoa adierazten du (-%0,6).
Izan ere, enpresen kopuruak urtearteko jaitsiera duen laugarren hilabetea da, hamabost hilabeteko hazkundearen ondoren. Eta 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren hasiera), oraindik 1.280 enpresa gutxiago daude erregistratuta (-%2,2), eta %39 berreskuratu dira. Sektoreka, irailean enpresa kopurua jarduera sektore guztietan hazi zen, industrian izan ezik, 5 gutxiago zenbatu baitziren. Industria da, hain zuzen ere, pandemia aurreko agertokiarekin alderatuta (2020ko otsaila) gehien jaitsi dena, irailean orduan baino 236 gutxiago zenbatu baitira (-%3,6); ondoren Zerbitzuen sektorea dago (-%2,8 eta 1.281 enpresa gutxiago), eta Eraikuntzan, berriz, 2020ko otsaileko enpresa kopuru bera erregistratu da.