Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek Herdit enpresari bisitaldia egin dio, Confebasken eta SEA-Empresas Alavesasen eskutik
22-01-2025
Gaur goizean, Arabako Herdit S.L. enpresa industriala bisitatu du Legebiltzarreko ordezkaritza batek. 1973an sortua, Herdit Arabako Aragizen (Araba) egoitza duen euskal enpresa bat da, 8.500 m2-ko instalazioekin eta 90 langile baino gehiagorekin. Soldadura espezializatuan aditua, Herdit S.L.-k industria sektore ugariarentzat egiten du lana: ingurumena, automobilgintza, aeronautika, kimika, trenbideak, elikagaiak eraikuntza, ekipamendu ondasunak, elektronikoa eta energia berriztagarriak, besteak beste. Euskal legebiltzarkideek lehen eskutik ezagutu dute bere sektorean puntakoa den, eta Euskadin erroak, inbertsioa eta erabakiak hartzeko erdigunea mantentzen dituen euskal enpresa industrial ertain baten esperientzia.




