Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek eta Confebaskek unibertsitateko prestakuntza dualaren aurtengo ikasturtearen hasiera eta enpresetako garapena aztertu dute
09-09-2020
Bileran, parte hartzaileek ikasturtearen hasieran aurre egin beharreko panorama zehaztu dute, bakoitzak bere ikuspegitik, bai ikasgeletan, bai praktiketako edo prestakuntza dualeko ikasleak hartzen dituzten enpresetan. Hori guztia Unibertsitatea+Enpresa lankidetzaren estrategiaren barruan, zeina dagoeneko maila guztietan baitago indarrean, 2017an sortu zen talde bereziari esker. Lankidetza sendo horren ondorioa da, Confebaskek rol protagonista jokatzen duelarik –Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzarekin eta euskal unibertsitateekin batera–, euskal unibertsitateen prestakuntza dualak duen bilakaera garrantzitsua, karrera ikastea eta aldi berean euskal enpresetan praktika ordainduak egitea ahalbidetzen duena.