Legebiltzarreko ordezkaritza batek AJL Ophthalmic enpresa bisitatu du Confebask eta Sea- Arabako Enpresen eskutik
25-01-2019
Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Batzorde batek AJL Ophthalmic enpresaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean; Arabako ETE bat da, oftalmologia, berreraikuntza kranio-maxilofazial eta airebideko produktu sanitarioen diseinu, fabrikazio eta banaketan espezializatua. Bisita Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – abiarazi zuten Legebiltzarra-Enpresa programaren barruan kokatzen da, eta helburua da gaiari buruz arautzeko ardura duten EAEko parlamentarien eta enpresen errealitatearen arteko hurbiltasuna areagotzea.