Euskadin azaroan hazi egin da enpresa kopurua, baina eboluzioak estatuko batez bestekoaren azpitik jarraitzen du
11-12-2018
Confebasken azken txosten honetan zehazten denez, EAEn Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa kopuruak igoerarik handiena izan du azaro batean 2014az geroztik, urrian baino 179 enpresa gehiago erregistratu baitira. Azaroaren 30ean, erregistratutako euskal enpresen kopurua guztira 59.170 zen, baina, urtearteko terminoetan ikusita, %0,2ko hazkundea baino ez da. Sektoreka eta lurraldeka aztertuta, eraikuntzan eta Bizkaian hazi da gehien konpainien kopurua.




