“Enpresei dagokigu Euskadin eraikuntzaren sektorea berritzea, eta euskal administrazioari dagokio horren balioa agerian jartzen laguntzea”
11-09-2018
Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak eta EHU/UPVk antolatuta, Eraikuntza Aurreratuaren Nazioarteko II. Biltzarra elkartu da, Bilbon, eta, besteak beste, eraldaketa digitalak sektorean duen garrantzia aztertu da, eta nola 4.0 Eraikuntzaren teknologia eta metodologiek lagundu diezaieketen euskal enpresei produktibitatea hobetzen eta, ondorioz, nazioarteko erreferente moduan kokatzen.
Foro horretan, Confebaskeko eta bertako Eraikuntza Batzorde eratu berriko lehendakari Roberto Larrañagak adierazi duenez, “sektorearen balioa agerian jartzea da bere susperraldirako gakoetako bat”. Ildo horretan gogorarazi du “Euskadin eraikuntza oso ekarpen kualifikatua egiteko moduan dagoela, eta zeharkako izaera oso nabarmenarekin: 4.0 industriak, halaber, ‘4.0 eraikuntza” beharko du”.




