“Euskadiko LH duala: gure enpresen harrobia”
22-05-2018
Confebaskek eta bere elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea -, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko LHko ikastetxeekin lankidetzan, kanpaina berri bat abiarazi dute Euskadiko LH dualera enpresak erakartzeko, ikasleak enpresak edo sektoreak behar dituen gaitasun zehatzetan prestatzeko eta, gainera, gazteei lan aukera zabala eskaintzeko. 3.000 euskal enpresa eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 4.000 ikasle inguruk dagoeneko hartu dute parte programan, indarrean daraman 6 urteetan. Ikasturte honetan bakarrik (2017/2018), ia 2.000 gazte ari dira LH duala egiten 1.000 enpresa baino gehiagotan, hau da, hamar aldiz baino gehiago biderkatu da firma parte hartzaileen eta ikasleen kopurua, 2012. urtean programa abiarazi zenetik.




