“Konpainiaren dimentsioa garrantzitsua da munduan lidergo kuotari eusteko, baina ez dugu ahaztu behar teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua”

02-12-2024
“Konpainiaren dimentsioa faktore garrantzitsua da munduan lidergo kuotari eusteko, baina ez dugu ahaztu behar teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua, merkatura nabarmen orientatuta”. Aitor Alapont P4Qko kosortzaile eta CEOak Confebaski enpresa dimentsioari buruzko newsletterrerako egindako adierazpenen parte dira; talde teknologikoak Alonsotegin (Bizkaia) du egoitza, liderra da IoT soluzioetan eguzki jarraipeneko sistemetan, diagnostiko medikoko gailuetan eta abarretan, eta, gainera, elektronika aurreratuko zerbitzuak ematen dizkie beste sektore batzuei, hala nola tren sektoreari, automobilgintzari edo industriari. Aitor Alapontek nabarmendu duenez, “dimentsioa irabaztea ez da erraza, baina dimentsioa irabazteko ahalegina egiten da, eta ez dut uste inor horren kontra dagoenik... Beste kontu bat da gauzatzea eta egiteko modu egokia aukeratzea, epe luzera proiektuaren jasangarritasuna ziurtatzeko”.

“Euskal enpresak LH duala are gehiago erabiltzera animatu nahi ditut, talentu gaztea gehitzeko bide gisa”

25-11-2024
Confebaskeko lehendakari Tamara Yague, gaur goizean egin den euskal Enpresa&LHko urteroko ekitaldian, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosari zuzendu zaio, hau adierazteko: “Confebasken aliatu estrategiko bat duzu, gure gazteen heziketa, oro har, eta gure lanbide heziketa, bereziki, hobetzen jarraitzeko. Eta are gehiago orain, LHaren Lege Organiko berria Euskadin lurreratzen laguntzeko, eraldaketa oso sakoneko esparrua marrazten baitu. Gaur, enpresen, erakundeen eta hezkuntza sistema osoaren inplikazioari esker, estatuan zein Europar Batasunean bertan erreferente den eredu bat finkatu dugu. Proiektu partekatuaren, lankidetzaren eta konfiantzaren etsenplu gara. Puntu honetan, enpresei mezu argia helarazi nahi nieke: anima zaitezte lanbide heziketa dualeko euskal eredua are gehiago erabiltzera. Gure lehiakortasuna hobetzeko bide bikaina da, baita talentu gaztea arrakastaz txertatzeko ere”.

Enpresa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aktiboagoa da langileen etengabeko prestakuntzan

15-11-2024
Enpresa dimentsioari buruz Confebaskek argitaratutako azken newsletterrean deskribatzen den bezala, enpresa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aktiboagoa da bere langileen etengabeko prestakuntzan. 2023an, guztira, enpresen %22,3k langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak egin zituzten, eta datu horretan alde handia dago enpresen tamainaren arabera. Hala, enpresa handien %93,2k egin zuten prestakuntza mota hori, bai eta enpresa ertainen %82,9k ere, eta, enpresa txikien kasuan, ehuneko hori txikiagoa da, %52,4, eta mikroenpresen kasuan ere txikiagoa da, %15,6.

Confebaskek CEOEren Komunikazio Batzar baten bilera antolatu du, 'Territorios' proiektuaren barruan

14-11-2024
Territorios proiektua CEOEren Komunikazio eta Harreman Instituzionalen departamentuak abian jarritako ekimena da Antonio Garamendi presidentetzara iritsi zenean. Komunikazioa bere estrategia-pilarren bat gisa ulertuta, Territorios proiektuak CEOEko enpresa antolakuntzen artean komunikazio barneko bideak hobetzea du helburu, proiektuak eta ekintza-lerroak gizarte osoari zabaltzen laguntzeko estrategia komunak adostu eta partekatzeko. Territorios proiektuak Estatu osoko enpresa antolakuntzak hainbat taldetan banatzen ditu, eta Confebask 4. taldean dago, Euskadiri hurbilen dauden antolakuntzekin batera. Urtean hainbat deialdi eginez, oraingoan CEOEk Confebasken laguntza lortu du Euskadin bilera horietako bat antolatzeko, gaur Bilbon izan dena.

Euskadin apenas hazi den enpresa kopurua urrian, eta oraindik iaz baino ia 200 gutxiago daude

12-11-2024
Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresak, urrian, 57.570 ziren, hau da, irailean baino 15 gehiago besterik ez. Zifra hori ez da iristen duela urtebete zeudenetara. 2023ko urriarekin alderatuta, gaur 207 enpresa gutxiago daude orduan baino (-%0,4). Horrez gain, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren hasiera), oraindik 1.323 enpresa gutxiago daude erregistratuta Euskadin (-%2,2), eta, beraz, covidean galdutako enpresen %37 baino ez dira berreskuratu.