“Lan egiteko modu berriak eta horiei lotutako arriskuak ikertzea funtsezko zereginetako bat da, eta Osalanen enpresekin eta enpresa erakundeekin lankidetzan egiten dugu, besteak beste”
24-04-2023
Segurmaniako azken alean, Lourdes Iscar Osalaneko zuzendari nagusiak adierazten duenez, azken hamarkadetan, “aldaketa oso-oso bizkorrak gertatu dira hainbat alorretan, horien artean nanoteknologiak, eremu elektromagnetikoekiko esposizioari lotutako arriskuak, sistema industrialen robotizazioaren inpaktua, arrisku psikosozialak, etab...Eta argi dagoena da –jarraitzen du– lan arriskuen prebentzioan ez dagoela atsedenerako tarterik. Lan egiteko modu berriak eta horiei lotutako arriskuak ikertzea da, hain zuzen ere, Osalanen egiten dugun zerbait, enpresekin, prebentzio zerbitzuekin, patronalen erakundeekin eta erakunde sindikalekin etengabe lankidetzan, hainbat gairen inguruan, hala nola: gaixotasun profesional berriak, material berriak, zahartzea, telelana, jazarpena, plataforma berriak, arrisku psikosozialak... Prebentzio lana, lana eta lan gehiago eskatzen duten egoerak”.
Osalaneko zuzendari nagusiaren iritziz, “gero eta kontzientziazio handiagoa dago Laneko Arriskuen Prebentzioaren garrantziari buruz