Iñaki Arriola: ‘Ondare naturala zaintzeko beharra eta garapen ekonomikoa ez dira aurrez aurre egon behar’

02-05-2017
Iñaki Arriola sailburuak Confebaski Ingurumenaren gaineko azken Newsletterean emandako elkarrizketa batean dioenez, ‘Euskadi Europan arlo honetan aurreratuen dauden herrialdeen parean dagoen erkidego bat da: gure lurraldearen %20,3 gune babestuen Natura Sarean sartuta dugu, eta hondakinen birziklapen maila Europaren pare dago’, baina gehitu ere gehitu du ez dela autokonplazentzian erori behar: ‘ahalegin guztiak egiten jarraitu behar dugu’. Eusko Jaurlaritzako sailburuaren iritziz, “euskal enpresak, oro har, kudeaketa arduratsuaren adibide dira ingurumenari dagokionez, eta euren inplikazioa beti maila positiboan egon da. Orain ingurumenaren garaia da, ez soilik “araua betetzearen” inguruko beste alderdi bat gehiago bezala, baizik eta enpresen lehiakortasunaren eta aberastasuna eta ongizatea sortzearen alderdi moduan.

Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei uda honetan Austriako eta Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko

02-05-2017
Confebaskek bekak eskatzeko epea irekiko du berriro, UDA HONETAN atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko eta Deustuko Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka.Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren maiatzaren 15era arte bidali ahal izango dute eskaria