- Confebaskek PwC etxeak egindako txosten bat aurkeztu du, "Euskal enpresek Euskadiren aurrerabideari eta gizarte ongizateari egiten dioten ekarpena" izenburupean
- Euskal enpresek ez dute aberastasuna bakarrik sortzen, 56.367 milioi euro (BPGaren %67). Gainera, enplegua, berrikuntza eta gizarte eta lurralde kohesioa sortzen dute.
- Euskal enpresen sareak Euskadiko 10 langiletik 7 enplegatzen ditu, baldintza egonkor eta lehiakorretan:
- %85 kontratu mugagabearekin,
- %80 lanaldi osoan
- estatuko batez besteko soldata altuenekin eta lanaldi murritzenarekin
- Euskal ogasunei egiten dieten ekarpen fiskala 12.000 milioi euro ingurukoa da urtean, hau da, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren aurrekontuaren %94.
- Euskal enpresak 3 gaztetik 2ri ematen die lana, %60 kontratu mugagabearekin, eta urteko batez besteko soldata estatukoa baino ia %20 handiagoarekin.
- Halaber, euskal enpresa prestakuntza dualaren liderra da estatuan. Euskadin gazteen langabezia 22 puntu jaitsi da azken 10 urtean.
- Euskal enpresak giltzarri dira eraldaketa jasangarrian eta Euskadi mundura proiektatzen dute:
- - 2000tik BEG emisioen -%24
- intentsitate digitalean Enpresa Txiki eta Ertainen %83k Espainiako eta EBko batezbestekoa baino askoz maila handiagoa dute
- atzerrian 2.500 ezarpen baino gehiago gidatzen ditu.

Ezkerretik eskuinera, Isabel Busto (Adegiko presidentea), Asier Atutxa (PwC), Tamara Yagüe (Confebaskeko presidentea), Eduardo Aretxaga (Confebaskeko zuzendari nagusia), Jordi Esteve (txostenaren egilea) eta Carolina Pérez Toledo (Cebekeko presidentea).
2025-04-07
“Euskal enpresak Euskadiko garapen ekonomikoaren motorra dira, baina sortzen duten inpaktua aberastasuna eta enplegua sortzetik harago doa. Beren jardueraren bidez, gizarte ongizatea eta Euskadi berritzaileago, jasangarriago eta inklusiboago bat eraikitzea bultzatzen dute”.
Hori da PwCk Confebaskentzat “Euskal enpresek Euskadiren aurrerabideari eta ongizate sozialari egindako ekarpena” izenburupean egindako azterketaren ondorio nagusia da, zeina gaur goizean aurkeztu baita komunikabideen aurrean.
EKONOMIA SENDO BAT
Euskadi bere sendotasun ekonomikoagatik nabarmentzen da, hein handi batean enpresen dinamismoak bultzatuta.
- Per capita BPGa: 39.587 € (Espainia eta EB-27 baino handiagoa)
- Langabezia %7,8 (Europa %5,9 - Espainia %11,3)
- Jarduera tasa handia: %69,9, Europakoaren antzekoa (%70,4) eta Espainiakoa baino handiagoa (%65,4)
BPGaren MOTORRA
Euskal enpresek Euskadiko BPGaren %67 sortzen dute, hau da, 56.000 milioi euro baino gehiago, sektore askotan banatuta.
- Euskal enpresaren BPGrako ekarpenaren %54 industria, higiezin eta merkataritza sektoreetatik dator
- I+G+Baren aldeko apustu sendoa:
- Euskadiko enpresak dira estatu osoan I+Gan per capita inbertsiorik handiena egiten dutenak, EBko batezbestekoa gainditzeaz gain.
-
- Euskadi berrikuntzan emaitza onak izateagatik nabarmentzen da, EBren gainetik eta Frantzia edo Erresuma Batua bezalako herrialdeetatik gertu.
-
- Teknologian eta ezagutzan erabilera intentsiboa duten sektoreetako enpresek 6.600 milioitik gorako ekarpena egiten diote BPGari (euskal enpresen ekarpen osoaren %12); eta horietan Euskadiko langileen %9,5ek lan egiten dute.
KALITATEZKO ENPLEGUA SORTZEN DUTE
Euskal enpresen sareak Euskadiko 10 langiletik 7 enplegatzen ditu (%69,4), baldintza egonkor eta lehiakorretan.
- Euskal enpresak Euskadiko enplegatzaile nagusi gisa finkatu dira, 656.500 zuzeneko lanposturekin. Industria sektoreak 10 enplegutik ia 3 sortzen ditu
- Enpresa pribatuko kontratuen %85 mugagabeak dira, eta %80 lanaldi osokoak
- Lan baldintzen pertzepzio ona duten langileen ehunekoak gora egin du: 2020an (eskura dagoen azken datua) %83koa zen, zazpi urte lehenago baino 10 puntu gehiago.
GIZARTE ONGIZATERAKO ZERGADUN NAGUSIAK
Enpresa jarduera da Euskadiko zerbitzu publikoen oinarri nagusia.
- Euskal enpresen urteko ekarpen fiskala 20.604 milioi eurokoa da, Gizarte Segurantzako kotizazioak barne.
- Gizarte Segurantzarako ekarpena alde batera utzita, Foru Ogasunei 11.584 milioiko zerga ekarpena egin zaie, hau da, Eusko Jaurlaritzak osasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte zerbitzuetan duen gastu aurrekontuaren %94.
KONPROMISOA GAZTEEN ENPLEGUAREKIN ETA PRESTAKUNTZAREKIN
Enpresek gazteen alde egiten dute, enplegu egonkorrarekin eta prestakuntza programekin.
- Euskal enpresa pribatuak 3 gaztetik 2 enplegatzen ditu Euskadin (%68)
-
- Ia %60 kontratu mugagabearekin (%42 Espainian), eta urteko 17.362 euroko batez besteko soldatarekin (Espainia, 14.700)
- Euskal enpresak gazteentzako enplegua sustatzeko konpromisoa du, prestakuntza programen eta enpresetako praktiken bidez:
-
- LHko ikasleen 10etik 9k eta unibertsitateko ikasleen %79k enpresetan egiten dituzte praktikak.
- Gazteen langabezia tasa (16 urtetik 24ra) 22 puntu jaitsi da azken hamar urtean, eta estatuan baino 3 puntu txikiagoa da.
TRANTSIZIO BERDEA, DIGITALA ETA EUSKADI MARKAREN SUSTAPENA
Enpresek emisio kutsatzaileen murrizketarekin eta baliabide naturalen, hala nola uraren kudeaketa jasangarriarekin duten konpromisoa funtsezkoa da, eta bilakaera positiboa ikusten da.
- Azken 20 urtean Berotegi Efektuko Gasak %24 gutxiago izan dira
- Oinarrizko intentsitate digitalean Enpresa Txiki eta Ertainen %68k Espainiako eta EBko batezbestekoa baino askoz maila handiagoa dute.
- Euskal enpresek Euskadi nortasuna eta marka sustatzen dute nazioartean, atzerrian enbaxadore gisa jardunez.
- Euskal enpresen 2.500 ezarpen baino gehiago daude atzerrian, duela 6 urte baino 1.000 gehiago.
BERDINTASUNAREN, INKLUSIOAREN ETA LURRALDE KOHESIOAREN SUSTATZAILEAK
Hobetzeko alderdi argiak dauden arren, euskal enpresa aktiboki inplikatzen da genero arrakala murrizten eta desgaitasuna duten pertsonak laneratzea sustatzen.
- Euskal enpresan lidergo postuetan emakumeak %38 dira dagoeneko
- Desgaitasuna duten pertsonen jarduera tasa %45,7koa da Euskadin, Estatuan baino 10 puntu gehiago.
- Euskal enpresen banaketa geografikoak landa eremuetan eta ez ez hain urbanizatuetan enplegu aukerak sortzen laguntzen du, eta horrek lurralde desorekak saihesten ditu eta garapen jasangarria bultzatzen du.
- Euskadi despopulazio arriskuan dauden udalerri gutxien dituen laugarren autonomia erkidegoa da: %6, eta estatuan %48.
ERRONKAK ETA DESAFIOAK
Euskal enpresek Euskadiren garapenerako erronka erabakigarriei aurre egin behar diete.
- Dinamismo enpresarial handiagoa eta ekintzailetza sustatzea
- Genero berdintasunean eta gazteak laneratzean aurrerago jotzea
- Berrikuntza jasangarrian eta deskarbonizazioan ahaleginak areagotzea
TAMARA YAGUEren HITZAK DESKARGATU
-----------------------------
CONFEBASKI BURUZ
1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da.
Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta Estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.
Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94 ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Horrez gain, 7.600 milioiko ekarpena egiten dute langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.