“Lan merkatuaren dezelerazio joera baieztatzen da Euskadin, ekonomiaren dinamismo txikiagoagatik”
02-02-2023
Euskadin, urtarrila amaitzean, 2.107 langabe gehiago zeuden aurreko hilabetean baino, %1,9 gehiago, eta, beraz, guztira 112.905 langabe daude. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, berriz, 3.039 langabe gutxiago daude (-%2,62). Beste horrenbeste esan daiteke enplegua sortzeari buruz. 9.762 kotizatzaile galdu dira abenduarekin alderatuta (-%0,98), baina urte arteko konparazioan (2022ko urtarrila) saldoa positiboa da oraindik: 10.729 afiliatu gehiago (+%1,10). Confebaskeko Ekonomia arduradunarentzat, “egia da urtarrila iazkoa baino okerragoa izan dela, baina kontuan hartu behar da urtarrila tradizioz langabezia igo eta okupazioa jaisten den hilabetea dela, besteak beste, Gabonetako denboraldiaren amaieraren ondorioz.



