“Energia enpresei ezarritako tasa diru bilketaren zerbitzura dagoen ideologia hutsa da, eta horrek kalte egiten dio gure enpresen lehiakortasunari”

23-10-2024
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak bat egin du hainbat enpresa esparrutatik egindako kritikekin, Espainiako Gobernuak berez aldi baterako eta ezohiko zerga izango zela esan zena iraunkor bihurtzeko asmoaren aurka. Eduardo Aretxagak El Correo egunkarian adierazi duenez, “ideologiatik bakarrik esplikatzen den zerga batez ari gara, ez zerga edo enpresa logikatik. Bakarrik diru bilketaren zerbitzura eta ez inbertsioa sustatzearen eta enplegua sortzearen zerbitzura jarritako ideologia bat da”. Bere iritziz, Confebaskeko zuzendari nagusiak ziurtatu duenez, “karga horrek dagoeneko lehiakortasunerako desabantaila dakar, eta kalte egingo die jarduerari, talentua erakartzeari eta energia enpresen inbertsioei, oso une garrantzitsu batean, hau da, gure industriaren trantsiziorako unean”.

Enpresen finantzaketaren kostuak beherantz jarraitzen du, %5etik behera bai ETEentzat bai enpresa handientzat

22-10-2024
Enpresa finantzaketari buruzko Confebasken azken newsletterrean irakur daitekeenez, enpresak finantzatzeko kostuak beherantz jarraitzen du estatuan, eta %5etik behera geratu da bai enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) bai enpresa handientzat. Bi kasuetan, Europako homonimoek baino gutxiago ordaintzen dute. Horrez gain, Confebasken txostenak nabarmentzen du enpresei emandako kreditu berria +%16,4 hazi dela abuztura arte, ETEei bideratutakoa %21,3 izanik, eta %10,4 enpresa handietara zuzendutako kreditu berriari dagokionez. Hori guztia iraileko testuingurua izanik Euriborra 22 hilabeteko mailarik baxuenean kokatu zela, 10 urterako bonuak 2 urteko mailarik txikiena markatu zuela, eta arrisku prima 81 oinarrizko puntutan dagoela, 2022ko urtarriletik izandako zifrarik baxuenean.

Euskadiko enpresa kopuruak gora egin du irailean, baina 2016tik igoerarik txikiena izan du hilabete honetarako

10-10-2024
Iraila, oro har, hilabete ona izaten da enpresak sortzeari dagokionez. Eta aurten ere joera horri eutsi zaio. Gizarte Segurantzan guztira inskribatutako enpresak, irailean, 57.555 ziren, hau da, abuztuan baino 716 gehiago. Hala ere, 2016tik irailerako igoerarik txikiena da. Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruzko Confebasken hileko txostenaren datuetako bat da, eta, horrez gain, duela urtebete zeudenekin alderatuta, oraindik 440 enpresa gutxiago daudela (-%0,8) ere esaten da. Bestetik, 2024ko lehen seihilekoan 159ra igo zen konkurtsoan dauden euskal enpresen kopurua, duela urtebete baino %38,3 gehiago. Sektoreka, igoerarik handiena Eraikuntzan egon da (+%62,5 eta 26 enpresa konkurtsopean), ondoren Zerbitzuetan (+%32,4 eta 98 enpresa konkurtsopean) eta Industrian (+%32 eta 33 enpresa konkurtsopean).

“Erosotasun gunetik atera eta gure bi lehiakortasun abantaila nagusiak hobeto aprobetxatu behar ditugu: industria eta Kontzertu Ekonomikoa”

20-09-2024
Gaur goizean El Correo egunkariak antolatutako Enpresa Foroan Tamara Yague Confebaskeko presidenteak zabaldu duen mezuetako bat da. 2008ko finantza krisiaz geroztik, euskal ekonomiaren hazkundea euroguneko eta bere bi ekonomia nagusietako (Alemania eta Frantzia) batezbestekoaren nabarmen azpitik egon da. Estatuari dagokionez, 2008tik, gure hazkundea erkidego oparoenek (Madril, Katalunia eta Nafarroa) lortutakoaren atzetik ere geratu da. Madrilgo kasu zehatzeari dagokionez, erdia baino gutxiago hazi gara. Azken batean, dinamismo ekonomikoaren galera jasaten ari gara, eta hori pixkanaka Europan eta estatuan dugun pisu erlatiboa murrizten ari da”.

Enpresa kopuruaren bilakaera Euskadin ohi baino hobea izan da abuztu baterako

11-09-2024
Euskadin Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresen kopuruak behera egin ohi du abuztuan, eta oraingoan ere hala gertatu da. Hala ere, aurtengo murrizketa 181 enpresakoa izan da, abuztu baterako izandako jaitsierarik txikiena. Gainera, eta duela urtebete (2023ko abuztua) zeudenekin alderatuta, 22 gehiago daude, +%0,04, eta berriz ere urte arteko zifra positiboetara itzuli da. Guztira, Euskadin abuztuan 56.839 enpresa zeuden erregistratuta. Sektoreka, industrian eta eraikuntzan duela urtebete baino enpresa gutxiago daude gaur egun, eta zerbitzuen sektorean, berriz, firmen kopuruak gora egin du. Hori bai, pandemia aurreko zifrarekin alderatuta (2020ko otsaila), oraindik 2.054 enpresa gutxiago zenbatu dira (-%3,5), eta covid-19an galdutako enpresen %3 berreskuratu dira.