“Orain euskal hitzarmenen prebalentziari buruz hemen jasotzen dena 2017an sinatu genuena da”
21-05-2024
Hainbat komunikabidetan egindako adierazpenetan, Confebaskeko arlo juridiko-laboraleko zuzendari Virginia Mugicak ziurtatu du “gaur ministro kontseiluan onartu dena 2017an denok sinatu genuena” dela. Mugikak gogorarazi duenez, lanbide arteko akordio hori “bi printzipiotan oinarrituta garatu zen: legezkotasuna eta egokitasuna”. Eta gehiago zehaztu du: “Euskadin estatu mailako hitzarmenak aurrera egiten ari zirela ikusita, 2017an negoziazio kolektiboko gure egitura babesteko erabaki partekatua hartu zen, hamarkadetan eraikiz joan zena. Eta, horretarako – jarraitzen du Virginia Mugicak – tresna juridiko guztiz legezko eta egoki bat erabiltzen dugu: lanbide arteko akordio bat, gure hitzarmen guztiei aplikatzeko lehentasuna ematen ziena, eta Euskadin ordezkaritza handiena duten erakunde guztiek sinatu zutena”.