Confebaskek LH eta euskerari buruzko BIZKEUS jardunaldian parte hartu du
11-11-2016
BIzkaiko Foru Aldundiak eta Laneki elkarteak antolatutako saio horretan, euskera lan alorretan zelan bultzatu aztergai izan zen. Jardunaldia Lorea Bilbao Bizkaiako Euskera eta Kultura diputatuaren diskurtsoaz hasi zan. Jarraian Lanekiko presidentea den Rikardo Lamadridek hartu zuen hitza, eta azkenik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako Patxi Baztarrika sailburuordeak. Horren ostean, mahai inguru baten, besteak beste, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, Cikautxo enpresako ordezkari batek, Julen Elgeta HETELeko presidenteak, eta Agustín Campo Ikaslan Bizkiako presidenteak parte hartu zuten. Jardunaldiaren helburua euskera eta lanbide heziketa uztartzeko ekarpenak sortzea izan zen. Hausnarketa horretan, Confebask ere izan zan.