Noticias

“Ekonomia zirkularra, ikasgai saihestezina COVID-19aren ondoren”

29-04-2020
‘Empresa XXI’ hamabostekarian jasotako artikulu batean, zeina Confebaskek jasotzen baitu Ingurumenari buruzko azken Newsletterrean (ikusi hemen), Confebaskek arlo horretan duen arduradun Amaia Lopez Iriondok azpimarratzen duenez: “COVID-19aren ondorioz bizitzen ari garen inguruabar nahasi hauek gorabehera, pentsatzen hasi behar dugu nola nahi dugun birplanteatu ekonomiaren berraktibazioa eta enpresak berriro irekitzea. Artikulua osorik irakurri daiteke Confebaskek Ingurumenari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken edizioan, zeinak formatua eta edukiak eraberritu baititu, irakurtzeko erakargarriagoak eta praktikoagoak izan daitezen.

Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak aurrekaririk gabeko jaitsiera sufritu zuen martxoan

14-04-2020
Confebaskek enpresa kopuruaren bilakaeraz argitaratzen duen newsletterrean erakusten denez, martxoa inoiz erregistratutako hilabeterik txarrena izan da euskal enpresa sareari dagokionez, enpresa kopurua biziki urritu baita, baita autonomoen kopurua ere, Covid 19a ekonomian izaten ari den inpaktuaren ondorioz. Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak aurrekaririk gabeko jaitsiera sufritu zuen martxoan, 57.125 enpresa zenbatu baitziren, otsailean baino 1.768 enpresa gutxiago. 2019ko martxoan zeudenekin alderatuta, gaur egun 2.181 enpresa gutxiago daude. Enpresen kopuruaren urtearteko jaitsiera -%3,7an kokatu da, 2009ko abuztuko urtearteko jaitsieraren erritmoaren pare, orain arte erregistratutako handiena izan zelarik.

EAEn 10.974 pertsonarekin igo da langabezia, inoiz erregistratu gabeko igoerarik handienean

02-04-2020
Espero zen bezala, Lanbideko bulegoetan erregistratutako langabezia 10.974 lagunekin igo da, inoiz erregistratu gabeko igoerarik handiena izanik, eta otsailean baino %9,4 gehiago izan da, estatuan izandako antzeko zifran (%9,3). 2019ko martxoarekin alderatuta, 10.261 langabe gehiago daude, %8,7 gehiago, zifra hori antzekoa delarik estatuan erregistratu denarekin alderatuta (+%9). 2013ko azaroaz geroztik gertatu den urtearteko lehenengo igoera izan da. Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, halaber, datuak oso txarrak dira.

Enpresen eta autonomoen kopurua hazi egin zen Euskadin otsailean, krisi sanitarioa hasi aurretik

31-03-2020
Confebasken azken Newsletterrean zehazten denez, Euskadin enpresen zein autonomoen kopurua hazi egin zen otsailean, oraingo krisi sanitarioa hasi baino pixka bat lehenago. Zehazki, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal konpainien zifra 58.893 izan zen otsailean, hau da, urtarrilean baino 456 enpresa gehiago. Nahiz eta zifra aurreko hilekoaren ia berdina den arren (-%0’1), otsailik onena izan da, behintzat 2007. urteaz geroztik, enpresen kopuruaren bilakaerari dagokionez.

Confebaskek Eusko Jaurlaritzari helarazi dio enpresa eta langileentzako jarduera protokolo berriak diseinatzeko beharra, baita laguntza bereziak prestatzekoa ere

11-03-2020
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eragile sozio-ekonomikoekin egindako lehen bileran, koronabirusaren agerraldiak euskal ekonomiaren martxan izan dezakeen eraginaren aurrean prestatzeko, Confebaskeko lehendakariak – Eduardo Zubiaurre –, eta haen elkarte kideetakoek – Eduardo Junkera (Adegi), Iñaki Garcinuño (Cebek) eta Pascal Gomez (Sea) –, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, “orain arte oraindik enpresetan izaten ari den eragina ez bada ere oso esanguratsua (kasu jakin sektore jakin batzuetatik haratago, horien artean turismoa, bidaiak, ekitaldiak, hezkuntza edo osasuna)”, beharrezkoa da “lantokietan jarduteko protokolo berriak ezartzea, baita bitartekoak ere ere enpresei eta langileei eragin horiek arintzen laguntzeko”.