Confebaskek aurreikusi du Euskadin 2026an BPGa %2,1 igotzea, enplegu apur bat gutxiago sortzea, eta industria izatea dinamikarik txikiena duen sektorea
18-12-2025
Confebaskek %2,1eko hazkundea aurreikusten du euskal ekonomian 2026rako, baina aurreikuspena zenbait arriskuren mende dago, eta horien bilakaerak markatuko du azkenean hazkundea, %1,7 eta %2,6 arteko urkila batean. Nolanahi ere, aurreikusita dago euskal ekonomiaren hazkundea Espainiako ekonomiarena baino pixka bat beherago egotea, baina argi eta garbi eurogunekoaren gainetik.
Sektoreka, 2026an, industria izango da berriro dinamikarik txikiena izango duena, 2025arekin alderatuta hobera egingo badu ere, betiere Alemania eta Italia bezalako herrialdeetan susperraldia berresten bada. Inbertsioari dagokionez, antzera mantenduko da, baina maila baxuagoetan, Europako funtsak amaitu direlako. Kanpo sektoreari erreparatuta, 2026an berriro ere ekarpen negatiboa izango du, baina aurtengo zifra hobetuta.




