“Garrantzitsua da Euskadiko LHak lankidetzan eta euskal enpresen beharrei erantzuten jarraitzea”

07-11-2022
LHko euskal kontseiluaren osoko bilkurak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak presidituta, argi berdea eman dio Lanbide Heziketaren 6. Euskal Planari, tartean diren gizarte eragileen akordioarekin, horien artean Confebask, zeinak modu aktiboan parte hartu baitu plana idazten. Onartu ondoren egindako adierazpenetan, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak nabarmendu duenez, “dokumentu honek Euskadiko Lanbide Heziketa gidatuko du datozen 3 urteetan, eta jarraipena emango dio aurreko bost planetan eraikitakoari. Ildo horretan, garrantzitsua da Euskadiko LHak lankidetzan eta euskal enpresen beharrei erantzuten jarraitzea, batez ere ETE-ei, talentuaren, etengabeko prestakuntzaren edo berrikuntzaren arloan. “Halaber – jarraitu du Eduardo Aretxagak –, garrantzitsua da baita ere are erakargarriagoa egitea euskal gazteentzat".

“Talentua erakartzeko ‘Basque Talent’ estrategia bateratua behar dugu, erronka demografikoari aurre egin ahal izateko”

24-10-2022
urteroko ekitaldia berreskuratu dute, behin Covidaren eraginez jarritako murrizketak gaindituta. Hau izan da aurten aukeratutako gaia: “Euskal enpresak erronka demografikoaren aurrean”. Jardunaldian, enpresetako eta erakunde publikoetako ordezkari kopuru handi baten aurrean, Confebaskeko presidente Isabel Bustok gogorarazi duenez, "Euskadin ditugun datuek Europar Batasunako herrialdeetatik balantze demografiko okerrena duten herrialdeen artean kokatzen gaituzte. Euskadi, gaur egun, Europar Batasunean 65 urte baino gehiagoko biztanleak dituen bigarren lurraldea da, aurretik bakarrik Italia dugula. Alegia, gizarte zaharkitua gara, Europako jaiotza tasa txikienetakoa duena eta, gainera, azken urteotan lan egiteko adinean dauden pertsonen kopurua arian-arian murrizten doala ikusten ari gara”. Testuinguru horretan, hau ziurtatu du Confebaskeko presidenteak: “herrialde estrategia behar dugu, “Basque Talent estrategia" bezalakoa, guztion artean diseinatutakoa, hau da, erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin eta oro har hezkuntza sistemarekin batera, herrialdearen ikuspegi bateratua eta transbertsala izango duena eta aurrean dugun erronka menderatzea ahalbidetuko diguna”.

Ia mila enpresa gehiago zeuden Euskadin irailean, baina iazko aldi berdinean baino gutxiago, laugarren hilabetez jarraian

11-10-2022
Euskadiko enpresa kopurua 962rekin hazi zen irailean, eta 57.613 dira guztira. Horrek irailerako ohikoa denarekin bat egiten duela esan daitekeen arren, iazko hilabete berdinean baino hazkunde txikixeagoa adierazten du (-%0,6). Izan ere, enpresen kopuruak urtearteko jaitsiera duen laugarren hilabetea da, hamabost hilabeteko hazkundearen ondoren. Eta 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren hasiera), oraindik 1.280 enpresa gutxiago daude erregistratuta (-%2,2), eta %39 berreskuratu dira. Sektoreka, irailean enpresa kopurua jarduera sektore guztietan hazi zen, industrian izan ezik, 5 gutxiago zenbatu baitziren. Industria da, hain zuzen ere, pandemia aurreko agertokiarekin alderatuta (2020ko otsaila) gehien jaitsi dena, irailean orduan baino 236 gutxiago zenbatu baitira (-%3,6); ondoren Zerbitzuen sektorea dago (-%2,8 eta 1.281 enpresa gutxiago), eta Eraikuntzan, berriz, 2020ko otsaileko enpresa kopuru bera erregistratu da.

Confebask eta bere elkartekideak – Adegi, Cebek eta Sea – Ihoberekin elkarlanean ari dira, enpresei ikastaroak emanez, ekonomia zirkularrarekin lehiakortasuna hobetu dezaten

22-09-2022
sinatu zuten, eta Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea –, Eusko Jaurlaritzarekin batera, programaren ondoriozko lehen ekimen bateratua abiarazi dute. Euskal enpresetan lanean diharduten profesionalentzako doako ikastaro batzuk dira, beren erakundeen lehiakortasuna nola hobetu ikasteko, ‘ekonomia zirkularra’ delakoak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko eta epe ertain eta luzerako joerak ezagutzeko.

“Prebentzioa lan egiteko modu bat da; segurtasunik gabe egindako lana gaizki egindako lana da”

15-09-2022
Segurmaniako azken zenbakian, Bahia de Bizkaia Gas, SLko Estibaliz Añoni egindako elkarrizketa bat jasotzen da. Bertan, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egiten du, baita nola eboluzionatu duen, Euskadin nola egiten den eta zer erronkari aurre egin behar dien ere. Bere iritziz, “lehen, laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) arduradunak polizia txakur bat bezalakoak ginen, NBEak eramateko betebeharra ikuskatzen eta are egiaztatzen ibiltzen ginen. Orain, prebentzioaren kontzientziak aurrera egin ahala, prebentzioa gai partekatua izatera igaro da, non erakundeko kide guztiek beren zeregina ezagutzen duten eta, inkontzienteki, segurtasuna integratuta dagoen. Prebentzioa lan egiteko modu bat baino ez da. Gogoratu, segurtasunik gabe egindako lana gaizki egindako lana da”. Enpresetan laneko arriskuen prebentzioa komunikatzeak eta hedatzeak duen garrantziari dagokionez, Estibaliz Añonek esan duenez, “prebentzioa integratzeko punturik garrantzitsuena goi zuzendaritzaren lidergoa edo inplikazioa da.