Mikel Torres lehendakariordearekin eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeekin bildu da Confebask
04-09-2024
Euskadiko enpresa erakunde adierazgarriena, hots, Confebask, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearekin bildu da gaur goizean Bilbon, kargurako izendatu ondoren izan duen lehen bilera ofizialean. Topaketa giro atseginean egin da, eta ingurune ekonomiko eta enpresarialeko hainbat gairi buruzko iritziak partekatzeko balio izan du. Confebaskeko ordezkaritzak bere eskumenen eremuko proposamen nagusiak aurkezteko tartea hartu du. Tamara Yagüe Confebaskeko presidenteak euskal gizarte osoaren garapen ekonomiko eta enpresarialaren, enplegu hazkundearen eta ongizatearen alde elkarrekin lan egiteko erabateko prestutasuna agertu dio lehendakariordeari.