“Absentismo-tasak altuak izanik, Euskadin konponbideak bilatu nahi ditugu inplikatuta dauden guztiekin elkarrizketa eta diagnostikoa partekatuz”

10-01-2025
Mediaset-en albistegietan (Tele 5 eta Cuatro) eginiko adierazpenetan, Confebaskeko arlo juridiko-laboraleko zuzendariak, Virginia Múgicak, berriz ere aipatu ditu ezintasun aldi bateragatik izandako absentismo-tasa altuak, Adecco-ren azken txosten baten ondoren. Txosten horretan, Euskadi, Estatuko autonomia-erkidego guztien artean, absentismo-tasan lehen postuan kokatu da berriro ere. “Euskadik, beste behin ere, nabarmentzen jarraitzen du ezintasun aldi bateragatik izandako absentismoan, sektore eta adin-tarte guztietan lider absolutu gisa. Aspaldidanik kezkatzen gaitu egoera horrek, izan ere, pertsonen osasunari ez ezik, enpresen lehiakortasunari ere kalte larria eragiten dio. Confebasketik ezin dugu alde batera begiratu. Arazo hau duela bi hamarkada baino gehiagotik daramagu arrastaka.”

Confebaskek 2025erako BPGa Euskadin %1,8 igotzea aurreikusten du, hasieran hazkunde txikiarekin eta ondoren pixka bat hobetuz Europako ekonomiak aurrera egiten badu

20-12-2024
Confebaskek %1,8 inguruko hazkundea aurreikusten du euskal ekonomian 2025erako, baina aurreikuspena ziurgabetasun handiaren eta arrisku ugariren mende dago, eta horien bilakaerak markatuko du azkenean hazkundea, %1,3 eta %2,5 arteko urkila batean legokeena. Aurreikuspenen arabera, euskal ekonomiaren hazkundeak baxua izaten jarraituko du 2025eko lehen hilabeteetan, eta pixkanaka dinamismo handiago bati emango dio bidea, betiere Europako ekonomia hobetzen bada. Sektoreka, 2025ean, eraikuntza izango da sektorerik dinamikoena, eta ondoren merkatuko zerbitzuak. Aldiz, industriak izango du hazkunderik ahulena, baina 2024ko datuekin alderatuta hobera egingo du, betiere Europako herrialde nagusien susperraldiaren menpe.

Confebask-ek Bilboko Balioen Gutuna sinatu du gizarte hobe bat lortzeko

16-12-2024
Confebaskeko Formakuntza, Talentu eta Enplegu zuzendariak, Asier Aloriak, gaur sinatu du Bilboko Balioen Gutunari atxikitzeko akta. Bilboko Udalak sustatutako proiektu honek, Iberdrola eta Iberdrola Dorrea bultzatzaile nagusi direla, sinatzaileen konpromisoa adierazten du Bilboko balioekin eta gizarte hobe bati laguntzearekin. Sinatzaile diren enpresek, Bizkaiko hiriburuko erreferente gisa, aipatutako Gutunean jasotako balioak sustatu eta indartzeko konpromisoa hartu dute. Balioen artean hauek nabarmentzen dira: Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, elkartasuna, ingurumenaren iraunkortasuna, elkarbizitza, identitatea eta ahalegina.

“Europa zure eskura, aukera aprobetxatu”

11-12-2024
Confebask-ek gaur bertan kanpaina berri bat abiatu du, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleek Erasmus+ Europako Programan parte har dezaten bultzatzeko. Programa horrek Europako enpresetan praktikak egiteko beka-sistema eskaintzen du, eta Confebask-ek 30 urte baino gehiago daramatza kudeatzen. Kudeaketa horri esker, Confebask-ek 2.500 ikasle baino gehiagori Europako enpresetan praktikak egiteko aukera eman die, eta horrela Euskadi erreferentzia bilakatu du Europan, baita ikasleen mugikortasunari dagokionez ere. Kanpaina berri honekin, Confebask-ek FPko ikasleak nazioarteko esperientzia eskuratzera animatu nahi ditu, euren profil profesionala sendotzeko.

Euskadin enpresa kopuruan hazkunderik handiena izan da azaro baterako 2019tik

10-12-2024
Confebasken azken newsletterrean deskribatzen denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 57.896 izan da azaroan, urrian baino 326 gehiago, hil honetarako ohikoa den zifraren gainetik. Nolanahi ere, urteko konparazioan, apenas dagoen aldaketarik. Hala, 2023ko azaroarekin alderatuta, 13 enpresa gutxiago daude, -%0,02. Halaber, 2020ko otsailean Euskadin erregistratuta zeuden enpresekin alderatuta (pandemia hasi zenean), oraindik 997 enpresa gutxiago daude orduan baino (-%1,7), eta pandemian galdutakoen erdia baino pixka bat gehiago besterik ez da berreskuratu (%53).