2024ak euskal enpresen kopurua egonkortuta ekin dio urteari, eta 2023ak konkurtsoan zeudenen jaitsierarekin itxi du
20-02-2024
Confebasken azken newsletterrean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 57.455 izan da urtarrilean, abenduan baino 466 gutxiago, baina hil honetarako ohikoa den ildotik. Nolanahi ere, fokua zabalduz, eta duela urtebeteko urtarrilean zeudenekin alderatuta, murrizketa erregistratuta zeuden 12 enpresakoa baino ez da izan, -%0,02 gutxiago. Hori bai, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren hasiera), oraindik ia 1.500 enpresa gutxiago daude (1.448, -%2,5), eta pandemian galdutako enpresen heren bat (%31) berreskuratu da. Sektoreka, eta urte arteko konparazioan, industria izan da kaltetuena, azken hamabi hilabeteetan enpresa kopuruari dagokionez jaitsiera izan duen jarduera sektore bakarra izanik.